XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Ez, mesedez!

Bazen behin Alaitz izeneko neskato bat. Honek 14 urte zituen. Neska hau oso bizkorra zen. Oso nota onak ateratzen bait zituen ikastolan. Gainera, lagun pila bat zituen.

Baina, udarako oporretako azken egunean, Alaitz, bere gurasoek esandako hitz batzuez kezkaturik sartu zen ohera.

Ohean, lo hartu ezinik, biraka eta biraka ibili zen.

Arrazoia hauxe da: oporrak hartu bezain laster, bere gurasoek, nahiko notizia txarra eman zioten.

Hau esan bait zioten: - Alaitz, badakigu asko gustatzen zaizula ikastolara joatea. Zure lagunekin ibiltzeko eta abar. Baina ezin duzu ikastetxe horretan jarraitu.

Eta Alaitzek azkar-azkar esan zien: - Zergatik?

- Ba... Badakizu, etxez aldatu behar dugula, horregatik, askoz gertuago geldituko zaizu ikastetxe hori. Gainera, jantoki bat du. Eta bertan bazkalduko duzu gu lanean gauden bitartean. Ados?

Baina azkenean, Alaitzek lo hartu zuen. Baina lo zegoen bitartean ere, kezkatu zegoen eta oso amets arraroa egin zuen: Ikastola berrira zihoan lehenengo eguna zen. Oso lotsaturik sartu zen gelara.

Lehenengo eguna zoragarria izan zen Alaitzentzat. Gelakide guztiek miresten zuten Alaitz. Guztiak berarengana joaten zitzaizkion.

Eta hau, arro-arro, eta pixkanaka, denen lagun egin zen.

Baina egunak joan, egunak etorri, asteak joan eta asteak etorri, Alaitzek lan eta azterketa pila bat egin zituen.

Gainera, beti bikain eta 10 ateratzen zituen. Gurasoak, bera bezain arro zeuden. Baina handik denbora batera, atarira jeitsi ziren, 4 klase eduki eta gero.

Alaitzek zerbait arraroa somatu zuen bere lagunengan. Guztiak txoko izkutu batera joan ziren eskuak poltsikoan zituztela: